Juan

Juan Miguéliz Leyre Trail lasterketa bat baino gehiago da; lagun, famili eta auzokideek Juani egiten diogun OMENALDI bat bait da.

Juan 2015ko abenduan Pirineoetan kirol hau egiten zuen bitartean hil zen. Hortik geroztik, bere lagunek haren ametsa egi batean bihurtzea eta Juan hainbatetan entrenatzen zuenean igaro izan zituen Leire mendi zerraren leku ikusgarrienetatik lasterketa hau prestatzea hoberena izango zela jakin genuen.

Haren inguruan bizi diren herrientzat Leire mendi zerra oso berezia da. Txikiak ginenean zihurrenik gure lehenengo mendi igoerak Castelar edo Paso del Osora izango ziren. Horregatik, bizitzak Juan gure lagunaren heriotzaren berri tamalgarriarekin jotzen zaituenenan, Juan ezaugarritzen zuen poza eta baikortasunetik beharrezkoa ikusi genuen batzea eta zerbait sortzea gertu sentitzeko eta bera oroitzeko.

2016. urtean batu eta Trotecuto mendi taldea sortu genuen trail erkidegoan sakon errotua dagoen lasterketa hau antolatzeko.

Lasterketaren ingurune ikuspegia eta kulturala paregabea da (Leire mendi zerra, Arbaiungo arroila, Paso del Oso, Esa urtegia, Leireko monastegia) eta haren ibilbidea bere goi beharkizunaz eta teknikotasunaz ezaugarritzen da: 21kilometro mendi bidez eta markatu gabeko lekuz josita, 1400 metroko garaiera aldearekin.

Juan horrela zen: indartsua, teknikoa, sendoa eta ibilbidea gogortzen zenean gehiago disfrutatzen zuen horietakoa. Eta irri bat ezpainetan zuela borrokatzea gustatzen zitzaiola badakigulako, guk lasterketa honekin berdina egingo dugu.

Goza dezazuen espero dugu.

Zugatik da, Juanico.

Trotecuto taldea.