JUAN MIGUÉLIZ Leyre Trailaren araudia
- Data eta lekua. Juan Miguéliz-Leyre Trail 2022. urteko urriaren 22an
Leyreko Monastegian (Nafarroan) ospatuko da, irteera 10:00 etan izango da.
- Ibilbidea: Proba Leyre zerraren bi isurialdetik doa, 21km-ko luzera
du, 1400 metroko garaierarekin.
- Partaidetza: 18 urte baino gehiago eta 75 baino gutxiago dutenek parte
harta ahal izango dute (16 urte baino gehiago dutenek ere parte hartu ahal
izango dute baldin eta gurasoen baimena badute eta lasterketan haren tutore
helduren bat badago). Korrikalariak gehienez 300 izango dira, beti araudia errespetatzen badute eta betebeharrak betetzen
dituztenean.
- Mailak: (urteak beteta probaren egunean)
- a.Gizonezkoak:
- Erabatekoa: 18 urte baino gehiago eta 40 baino gutxiago dutenak.
- Helduak: 41 urte baino gehiago.
- b.Emakumezkoak:
- Erabatekoa: 18 urte baino gehiago eta 40 baino gutxiago dutenak.
- Helduak: 41 urte baino gehiago.
- Inskripzioak. Irailaren 4tik urriaren 7arte edo 300 lasterkide
izateraino. Antolakuntzak konpromiso ezberdinak eta korrikalarien %20
emakumezkoak izan daitezen bermatzeko 20 zenbaki gordetzen ditu. Aurre izen
emate honek www.trotecuto.com web orriaren bitartez egingo da.
- Prezioa. Inskripzioaren balioa 28€-takoa da. Zenbateko honen
barruan proban parte hartzeko eskubidea, erantzunkizun zibilaren eta istripu
asegurua, antolakuntzak eskainitako zerbitzu guztien erabilera ( lasterkariaren
poltsa, hornitze puntuak, jantzitegia, dutxak, lasterketaren ondorengo
bazkaria) eta beste zenbait opari barne izango lirateke. Lasterkariaren poltsa
eta opariak jasotzeko partehartzailea bertan egon behar du. Partehartzaile
guztiek, inskripzioa egiten dutenean, araudi hau onartzen dute.
- Seinaleak. Ibilbidea afixa adierazgarriz eta balizatze zingolaz
josita egongo da.Kilometroz kilometro erreferentziak egongo dira. Lasterketa bukatu ondoren ikur guztiak bilduko dira.
- Kontrolguneak:Antolakuntzak lasterketan zenbait kontrolgune kokatuko ditu,
derrigorrezkoa da bertatik pasatzea eta hor berezko igarabide kontrolak egingo
dira.
- Hornitze puntuak: 4 hornitze puntu gehi helmugakoa egongo dira. Bertan
produktu energetikoa eta freskagarriak, ura, fruituak, goxokiak... eskainiko
dira.
- Igarabide denborak:
Helmugan sartzeko gehienezko denbora 4 ordu izango da, beraz, denbora hau
gainditzen dutenak ez dira azkeneko sailkapenean agertuko. 10,5. kilometroan
ordu bat eta 35 minutu gainditzen dituzten lasterkariak probat bertan behera
utzi beharko dute, zeren ez antolakuntzak ezta laguntza zerbitzuek ezin izango
dute haren babeza bermatu. Hala nola, antolkuntzaren arduradunek eta erratza
korrikalariek norbait probatik baztertzeko ahalmena izango dute kasu hauek
kontuan izanik: kontrolguneen denborak gainditzen direnean, bere osasun egoera
ez egokia denean, probaren normak apurtu direnean, markatutako ibilbidea bete
ez denean, zenbakia bistakoa ez denean, antolakuntzaren arduradunen oharrak
aintzat hartzen ez direnean, segurtasun puntuetan arauak betetzen ez direnean
edo beste lasterkariekiko jarrera ez egokia antzematen denean. Kanporatuak izan
direnak edo alboratzen direnak kontrolgune hurbilenean jakinarazi eta zenbakia
eman beharko dute eta antolakuntzaren arduaradunen edo bolondresen oharrak
jarraituz proba utziko dute.
- Sariak.
- *Sariak eta garaikurrak ezin dira metatu.
- Maila absolutua gizonezkoak:
- 1. Txapela, garaikurra, saria 2. Garaikurra, 3.
Garaikurra
- Beteranoak:
- 1. Garaikurra 2. garaikurra 3. garaikurra
- Maila absolutua emakumezkoak:
- 1. txapela, garaikurra, saria. 2. garaikurra 3. garaikurra
- Beteranoak:
- 1. garaikurra 2 garaikurra 3 garaikurra
- JMLT 2022 erronka saria.
- 600€ 1:49:24 baino gutxiagotan
proba bukatzen duenarentzat, gizonezkoen kasuan; eta 2:07:00 emakuzmezkoentzat
eta marka berri bat ezartzen bada.
*Sari honi legezko atxikitzea
ezarriko zaio.
- Sarituak sari banaketan egon behar
dute. Ez egotekotan sari edo garaikurrie uko egiten diotela ulertuko da.
- Sailkapena. Sailkapen guztiak www.herrikrosa.eus web orrian argitaratuko dira.
- Zenbakien banaketa.Zenbakien banaketa probaren egun berean goizeko 8:00etatik 9:15ak arte irteeran
egongo den karpa batean egingo da, lasterkariaren NA-a konprobatu ondoren
zenbakia jaso ahal izango da.
- Ingurugiroa. Lasterketa
mendian zehar doa, beraz debekatua egongo da kontrolgunetik kanpo zaborra
botatzea. Horretarako kontrolgunetik 20 metrotara kontainerrak egongo dira.
Lasterkariren batek arau hau beteko ez balu kanporatua izango da.
- Osasun laguntza.Antolakuntzak laguntza zerbitzuak ibilbidearen gune estratejikoetan jarriko
ditu. Gainera; helmugan masaje zerbitzuak, dutxak eta beharra duten
lasterkarientzako osasun zerbitzuak izango dira.
- Segurtasuna.Antolakuntzak lasterketaren ibilbea desbideratzeko aukera dauka eta baldintza
ezberdinen arabera beharrezko modifikazioak egin ditzazke, baldintza
meteorolojikoa edo ezinbesteko gertakizunengatik proba bertan behera utzi
dezake.
- Istripuetan laguntza:
Lasterketan parte hartzen dutenek istripu bat pairatu dutenei laguntza ematera
behartuta daude, kontrolguneetan ere istripuaren berri eman beharko dute.
- Istripuetan erantzunkizuna: Antolakuntzak ez du inolako erantzunkizunik izango
istripuetan, axolagabekeri edo partehartzaileen gauzetan; azken honetarako
zaindegi zerbitzua egongo da. Partehartzaileak euren buruari edo besteei
eginiko kalteen arduradunak izango dira.
- Lasterkariaren asegurua. Ofizialki izen eman duten
guztiek aseguru baten bitartez babestuak egongo dira, antolakuntzarekin
adostua, zeinak probaren garapenaren ondorioz suertatutako istripuengatik.
Baina inoiz: probaren aurretik pairatutako eramankizunak, arduragabekeriak,
axolagabekeriak, arauteriari jaramon egin eza... edo lasterketara joan eta
etorrian.
- Beharrezko materiala. Probako antolakuntzak nahitaezko
arropa beroak erabiltzeko beharra aginduko du eguraldiaren iragarpenak hau
gomendatzen badu. Partehartzaileek antolakuntzaren lana errezteko zenbakia
bularrean eraman beharko dute.
- Baliogabetzeak eta ezeztatzeak. On-line eginiko erosketaren formalizazioatik 72 ordu
pasata ezin izango da ezeztatu edo itzuli. Honela, ezinbesteak bultzaturik
proban parte hartu ezin bada, antolakuntzari jakinaraziko zaio lehenbailehen
sinestamendu baten bitartez eta lasterketa hasi baino 20 egun lehenago. Kasu
honetan, antolakuntzak eskaeraren arrazoia aztertuko du eta inskripzioaren %50
itzuli ahal izango da.
- Irudia. Juan Miguéliz-Leyre Trailaren araudia onartzean lasterkariak bere irudi eskubidei
uko egiten dio. Antolakuntzak lasterketaren ondorengo egunetan www.trotecuto.com-n argazkiak zintzilikatuk ditu eta lasterketa jarraitzen
duten hedabidei informazioa eta argazkiak bidaliko dizkie.
- Antolakuntzaren informazioarako kontaktua:
info@trotecuto.com