JUAN MIGUÉLIZ Leyre Bertikaren araudia

01. Data eta lekua: I Juan Miguéliz-Leyre Bertikala 2019. urteko urriaren 27an Esan (Nafarroa) ospatuko da, irteera 09:45etan izango da.

02. Ibilbidea: Proba Esako San Esteban eliza berrian hasi eta Arangoiti gailurrean amaitzen da, 3900 m-ko ibilbide eta 900 m-ko malda positiboarekin.

03. Partaidetza: 18 urte baino gehiago eta 75 baino gutxiago dutenek parte hartu ahal izango dute. Korrikalariak gehienez 150 izango dira, beti araudia errespetatzen badute eta betebeharrak betetzen dituztenean.

04. Mailak: (urteak beteta probaren egunean)

Gizonezkoak:

Erabatekoa: 18 urte baino gehiago

Emakumezkoak:

Erabatekoa: 18 urte baino gehiago

05. Inskripzioak:  Irailaren 5-etik urriraren 7-arte edo 200 lasterkide izateraino. Aurre izen emate honek www.trotecuto.com/ web orriaren bitartez edo www.quieroundorsal.es egin daiteke.

06. Prezioa: Inskripzioaren balioa 18€-takoa da. Zenbateko honen barruan proban parte hartzeko eskubidea, erantzunkizun zibilaren eta istripu asegurua, antolakuntzak eskainitako zerbitzu guztien erabilera ( lasterkariaren poltsa, hornitze puntuak, jantzitegia, dutxak, lasterketaren ondorengo bazkaria) eta beste zenbait opari barne izango lirateke. Lasterkariaren poltsa eta opariak jasotzeko partehartzailea bertan egon behar du. Partehartzaile guztiek, inskripzioa egiten dutenean, araudi hau onartzen dute.

07. Seinaleak: Ibilbidea afixa adierazgarriz eta balizatze zingolaz josita egongo da. Kilometroz kilometro erreferentziak egongo dira. Lasterketa bukatu ondoren ikur guztiak bilduko dira.

08. Kontrolguneak: Antolakuntzak lasterketan zenbait kontrolgune kokatuko ditu, derrigorrezkoa da bertatik pasatzea eta hor berezko igarabide kontrolak egingo dira.

09. Hornitze puntuak: Bi hornitze egongo dira: bat lasterketaren erdian eta beste bat helmugan. Bertan produktu energetikoak eta freskagarriak, ura, fruituak, goxokiak... eskainiko dira.

10. Igarabide denborak:

11. Sariak:

Maila absolutua gizonezkoak:

Txapela, ,garaikurra, saria. 2020 ediziorako dohainiko inskripizioa.
2º Garaikurra
3º Garaikurra

Maila absolutua emakumezkoak:

Txapela, ,garaikurra, saria. 2020 ediziorako dohainiko inskripizioa.
2ª Garaikurra
3ª Garaikurra

* Sarituak sari banaketan egon behar dute. Ez egotekotan sari edo garaikurrie uko egiten diotela ulertuko da.

12. Sailkapena: Sailkapen guztiak www.trotecuto.com eta www.quieroundorsal.es web orrietan agertuko dira.

13. Zenbakien banaketa: 26an leyreko monastegian 8:00etatik 9:30 arte eta 27an esako polikiroldegian 8:00etatik 9:15 arte. Zenbakiaren titularrari nortasun agiri bat aurkeztuz gero zenbakia emango zaio.

14. Ingurugiroa: Lasterketa mendian zehar doa, beraz debekatua egongo da kontrolgunetik kanpo zaborra botatzea. Horretarako kontrolgunetik 10 metrotara kontainerrak egongo dira. Lasterkariren batek arau hau beteko ez balu kanporatua izango da.

15. Osasun laguntza: Antolakuntzak laguntza zerbitzuak ibilbidearen gune estratejikoetan jarriko ditu. Gainera; helmugan masaje zerbitzuak, dutxak eta beharra duten lasterkarientzako osasun zerbitzuak izango dira.

16. Segurtasuna: Antolakuntzak lasterketaren ibilbea desbideratzeko aukera dauka eta baldintza ezberdinen arabera beharrezko modifikazioak egin ditzazke, baldintza meteorolojikoak edo ezinbesteko gertakizunengatik proba bertan behera utzi dezake.

17. Istripuetan laguntza: Lasterketan parte hartzen dutenek istripu bat pairatu dutenei laguntza ematera behartuta daude, kontrolguneetan ere istripuaren berri eman beharko dute.

18. Istripuetan erantzunkizuna: Antolakuntzak ez du inolako erantzunkizunik izango istripuetan, axolagabekeri edo partehartzaileen gauzetan; azken honetarako zaindegi zerbitzua egongo da. Partehartzaileak euren buruari edo besteei eginiko kalteen arduradunak izango dira.

19. Lasterkariaren asegurua: Ofizialki izen eman duten guztiek aseguru baten bitartez babestuak egongo dira, antolakuntzarekin adostua, zeinak probaren garapenaren ondorioz suertatutako istripuetan erantzunkizuna izango du. Baina inoiz: probaren aurretik pairatutako eramankizunak, arduragabekeriak, axolagabekeriak, arauteriari jaramon egin eza... edo lasterketara joan eta etorrian.

20. Beharrezko materiala: Probako antolakuntzak nahitaezko arropa beroak erabiltzeko beharra aginduko du eguraldiaren iragarpenak hau gomendatzen badu. Partehartzaileek antolakuntzaren lana errezteko zenbakia bularrean eraman beharko dute.

21. Baliogabetzeak eta ezeztatzeak: Baliogabetzeak eta ezeztatzeak: On-line eginiko erosketaren formalizazioatik 72 ordu pasata ezin izango da ezeztatu edo itzuli.

22. Irudia: Juan Miguéiz-Leyre Bertikalren araudia onartzean lasterkariak bere irudi eskubidei uko egiten dio. Antolakuntzak lasterketaren ondorengo egunetan http://www.trotecuto.com/-n argazkiak zintzilikatuko ditu eta lasterketa jarraitzen duten hedabidei informazioa eta argazkiak bidaliko dizkie.

23. Beste gogoetak: Partehartzaile bakoitzak, arropa arinen bat utzi ahal izango du antolakuntzaren esku, ondoren helmugara iristean erabili ahal izateko. Arropak lasterketa hasi baino ordubete lehenagorarte jasoko dira. Bastoiak erabil daitezke, horrela izan ezkero hasieratik amaieraraino eramatea derrigorrezkoa delarik. Aurreratzeko egoeran dagoen korrikalariari pasatsen uztea derrigorrezkoa da.

23. Antolakuntzaren informazioarako kontaktua:

info@trotecuto.com