Bolondresak

Ekitaldi honetan garrantzitsuenak bolondresask dira. Lasterketa honetan zuk ere parte hartu dezakezu! Bolondres egin zaitez, JUAN MIGUÉLIZ-Leyre Trailaren familiaren parte izan zaitez eta zenbait egun pasa ezazu gurekin lanean. Ekitaldi honen parte izateko inprimakia bete, hauetako zein eginkizun egitea gustatuko litzaizukeen esan, zein egunetan lan egin zenezakeen adierazi eta ahalik eta laisterren erantzungo dizuegu. Eskerrak ematen dizkizugu.

  • LOGISTIKA:
  • Irteera/amaiera gunearen prestaketa; maila, karpa eta hesien muntaila eta eraisketa. Komungelen eta dutxen gunea. Ibilbidearen markaketa.
    LEKUA: Monastegi gunea eta ibilbidea.

  • PARKING:
  • Parking gunera sartzen diren ibilgailuak antolatu.
    LEKUA: Monastegi gunea.

  • PARTAIDEI LAGUNTZA:
  • Zenbakien banaketa, jantzizaindegia, gida eta partehartzailei laguntza eman lasterketaren gunean.
    LEKUA: Partehartzaile info karpan, jaintzizaindegi karpa, lasterkariaren boltsa karpa. Monastegi gunea.

  • IRTEERA/AMAIERA:
  • Lasterkariak antolatu irteeran. Materialaren kontrola. Jaso, gidatu eta lagundu lasterketa bukatzen dutenean.
    LEKUA: Irteera/amaiera gunea.

  • HORNITZE PUNTUAK ETA IGAROBIDE KONTROLAK:
  • Ura eta janaria eman lasterketan ezarritako puntuetan. Igarobide kontrol lanak egiten dutenei laguntza eman.
    LEKUA: Portillo de la Cerrada, Campas de Bigüezal, Zerra, Arbaiun bidea, Arangoiti.

  • SEGURTASUN PUNTUAK:
  • Aholkatu, animatu eta abisatu ibilbidearen puntu ezberdinetan bideen elkargunetan, igarabide teknikoetan eta arriskutsuak izan daitezken lekuetan.
    LEKUA: Lasterketaren leku ezberdinetan

  • ERRATZ-LASTERKARIAK:
  • Azkeneko erratz-taldearekin joan, azkeneko lasterkariarekin, lasterketa izten eta markak (zintak eta ikurrak) biltzen. Honetarako hornitze puntuen arteko tartea garbitzeko taldeak osatuko dira.
    LEKUA: Portillo de la Cerrada, Campas de Bigüezal, Arbaiun bidea, Arangoiti, Monolitoa.

  • MEDIKU LAGUNTZA :
  • Azkeneko erratz-taldearekin joan, azkeneko lasterkariarekin, lasterketa izten. Honetarako hornitze puntuen arteko tartea garbitzeko taldeak osatuko dira. Osasun-langileak eta medikuak hornitze puntu eta meta gunean egongo dira.
    LEKUA: Portillo de la Cerrada, Campas de Bigüezal, Arbaiun bidea, Arangoiti, Monolitoa.

  • MENDI TXANGOAREN GIDA:
  • Lasterketaren leku jakinetan ikusleak kokatu
    LEKUA: Portillo de la Cerrada, Campas de Bigüezal, Arbaiun bidea, Arangoiti, Paso del Oso, El Castellar.

Izena emateko inprimakia